Legezko oharra

Ongi etorri gure webgunera.

Dokumentu honek Nafarroako Inbertsio Institutuak Interneten erabiltzaileei ematen dien zerbitzuaren erabilera arautzen du. Webgune hau erabiltzeak baldintza zehatz batzuk onartzea dakar, Nafarroako Inbertsio Institutuak noiznahi alda ditzakeenak.

Web honen titularraren izena eta tratamenduaren arduraduna:

Instituto Navarro de Inversiones, S.L. / Nafarroako Inbertsio Institutua
I.F.K. B71461560
Nafarroako Gorteen Kalea, 2 – 31002 Iruña (Nafarroa)
Harremanetarako telefonoa: +34.848.420.872
Harremanetarako helbide elektronikoa:

Esteka-politika

Webgune honek hirugarrenek kudeatzen dituzten beste web-orri batzuetarako estekak (linkak) ditu. Esteka horien helburua erabiltzaileei sarean dauden eta interesgarriak izan daitezkeen beste informazio-iturri batzuen informazioa eskaintzea da. Nafarroako Inbertsio Institutua ez da, inolaz ere, esteka hauetan adierazitako informazioaren erantzule izanen; beraz, erabiltzailea bere erantzukizunpean sartuko da informazio horren edukian eta erabilera-baldintzetan.

Jabetza intelektual eta industrialeko eskubideak

Nafarroako Inbertsio Institutuari eta ez beste inori dagokio web-orri honi dagozkion egile-eskubideak erabiltzea, eta Nafarroako Inbertsio Institutuko arduradunen aldez aurreko baimenarekin egin behar da edozein banaketa edo komunikazio publiko, erreprodukzio edo biltegiratze.

Erantzukizuna mugatzea

Nafarroako Inbertsio Institutuak ez du bermatzen bere webgunea beti erabilgarri egongo denik, ezta bere edukiak osatuak edo modu iraunkorrean zehatzak izango direnik ere.

Nafarroako Inbertsio Institutuak ez du bere gain hartuko webgune honetan azaldutako informazioaren edo erabileraren ondoriozko kalte zuzenen edo zeharkakoen erantzukizunik.

Beraz, Nafarroako Inbertsio Institutuak webgune honetako produktuen eta zerbitzuen zehaztapenak aldatzeko eskubidea du.

Scroll to Top